Zer gara?

 

PY logo oscuro sin letras 365x960 copia

Azken hamarkadetan bizi izan dugun aurrerapen sozial, politiko eta ekonomikoarekin batera, gizarte oinarrien pixkanakako higatzea ere gertatu dela ikusi dugu, belaunaldi askorentzat garrantzizkoak izan diren kultur eta auzo balioak galtzen ari baitira.

Garai bakoitzak izan du bere krisia, eta gure aurreko belaunaldiek ezagutu eta gainditu dute pobrezia eta gosea, gerrak, erbesteratzea eta emigrazioa. Arazo horien aurrean erraza izango zen erantzukizuna besteei leporatzea, edo denboraren igarotze hutsak  gauzak konponduko dituelakoan zain geratzea.

Horren krisi larriak jasan zituzten belaunaldi horiek, ordea, erantzukizunaren kulturan hezi gintuzten, ahalegin propioez eragite eta zerbitzu erantzule bat ematearen alde gehiago, kexarako eskubideaz baliatzearen alde baino. Izan ere, «burujabe izan» kontzeptuaren arabera, ezin dugu aske izan erantzule izan gabe.

Hori da, hain zuzen ere ‘Pyrenaeus Sarea’k egin nahi duen lana. Gure herria ez dago ezerezean. Euskal komunitatea bada zerbait, eta antzina-antzinatik txori baten moduan Pirinioen oinetan pausatzen da. Agirre lehendakariak esana da hori, eta euskaldunon orientazio naturala erakusten digu, Pirinioetara begira. Izan ere, euskal-piriniar esparru zabal horretan hartzen baitute, Etxeak (familiak) eta Auzoak (komunitateak) dituzten beharren alde, bere esanahirik jatorrena langiletasuna, erantzukizuna eta lankidetza bezalako balioak. Balio hauek aldarrikatzea izango da gure eguneroko lana.

1.- ERAKUNDEAK

Baztan. Auzoa ta etxeak. J.M Apezetzea

Baztan. Auzoa ta etxeak. J.M Apezetzea

Piriniar esparruan eman diren ezaugarri komunetatik aitortuena, etxea eta auzoaren inguruan eratutako bizimodua.

Etxea eta Auzoa dira oinarrizko erakundeak. Piriniar Kulturaren osaera historikoan, Etxea eta Auzoa kontzeptuek hartzen duten funtsezko papera hedatu nahi dugu.

Etxea  

Etxea, ekonomia eta gizarte antolaketaren erdigunea da. Baita gaur ere.

Auzoa

Auzoaren baitan eratzen ziren etxeen arteko harremanak. Auzotasunak eskatzen zituen betekizunak, lankidetzaren bidez gauzatzen ziren. Egun, gizartearen nortasun horren tinkotasuna litzateke etorkizunaren bermerik sendoena.

 

2.- LANA

El Casino de Andosilla (Navarra) construido en auzolan

Etxea eta auzoa, bizi, elkarbizi eta lanari erantzuteko eraiki eta antolaturik daude. Lana, etxerako eta auzorako, bizi eta elkarbizitzeko.

Lanaren inguruan gogoetatzeko sortu dugu zutabe hau, lanaren baliotasun modernoa goraipatzeko.

 

3.- KULTURA

Piriniar herrialdetako kultur adierazpenak biltzen dituen txokoa.

 

4.- EKINTZAILEAK

Atal honetan Pyrenaeus Behatokian garatzen diren balioekin bat datozen ekimen profesionalak, enpresarialak, sozio-ekonomikoak eta sozio-kulturalak aurkeztuko ditugu. Balio hauetan oinarriturik arrakasta izan duten esperientziak, edo garai zailetan erronka eta aukera suposatzen dutenak.
Euskal atari honek proiektu hauen hedapena bultza eta erraztu nahi ditu Sareko komunikazio eta lanaz baliatuz. Piriniar inguruan balio hauetan oinarrituriko ekimen guztiak jasotzen saiatuko da

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies