IPARRALDEKO NAFARRAK TUTERAN, XVI. MENDEAN

Peio J. Monteano, Soziologian lizentziaduna eta Historian doktorea. 2002ko Urrian idatziriko artikulua.————————————————————————————————————————————————————-

Nafarroa konkistatu eta, handik lasterrera, 1544an, Espainiako erregeordeak eginarazitako dokumentu batek, Erriberako historiari, oro har, eta Tuterakoari bereziki, dagokion prozesurik interesgarrienetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu, oso gutxi ezagutzen den horietarikoa: Pirinioetako iparraldean dauden eremu euskaldunetatik etorritako gazte askoren etorrera, alegia.

Izan ere, Espainiako Inperioaren areriorik handienak ziren Frantziaren eta legitimista nafarren mehatxua zela media, 1544. urtean Tuteran bizi ziren «frantses» guztien errolda egin zen -«frantsesak», hots, Frantziako erregearen mendeko lurretatik etorritako pertsona guztiak-. Erriberako hiriburuko Protokolo Artxiboan gordetzen den zerrenda honen bidez, XVI. mendeko azken hamarkadetan mailarik gorenera heldu zen gertakaria ikus dezakegu (Frantzia astindu zuten erlijio-gerren ostean) eta hurrengo mende amaiera arte iraungo zuena.

l544an, «frantses» horiek Zuberoatik eta Nafarroa Beheretik (Euskaldunen Lurra izena ematen zitzaien orduan) etorritako gazteak ziren, hein handi batean; gazte horiek 1525etik hasita, helduak ziren Tuterara eta Erriberako hiriburuan orduan zeuden azienda handietan artzain jardun zuten.

Demografiaren ikuspuntutik, etengabeko ekarpena ekarri zuen etorrera honek eta, hizkuntzari begira, aldiz, baita Erribera guztian euskararen presentzia ere. Bestetik, euskara hizkuntza zuten Nafarroako iparraldetik edota probintzia euskaldunetatik etorritako populazioaren etorrera ere -detektatzeko zaila bazen ere, hau ere etengabekoa- horien guztien presentziari gehitu behar zaio. Beraz, Zamorako albaitari batek «Erreinuko protoalbeitar» izateko nahia agertu zuenean, nekazari tuterar batek egin zion salaketak ez gaitu harritu behar:

«euskaldun batzuek abereak sendatzeko eramaten dizkiotenean, horiek ezin ulertzeak lan handia ematen dio».

Iparraldetik etorritako jendearen lekuko dira Erriberan dauden abizen asko: Sola, Irisarri, Lacarra, Bmros, Jusue, Baigorri, Busunariz, Oses, Mauleon, Monjelos, Chivite, Pegenaute, etab.

Artikulua Euskaltzaindiko webean

, , , , , , , , , , , , , ,

No comments yet.

Deja un comentario

cinco × cinco =

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies