Lan-Kide

 

José Mª Arizmendiarrieta. 1973ko Maiatza

Bizi-miñak eta bizi-bearrak erabili izan gaitu gizakiok aruntz eta onuntz ludia-zear gizaldietan. Jatorrizko sustarrik sakonenak ditugula uste dogun euskotarrok be Euskadin gagoz batez be gure bizi-min eta bizibearraren erantzuna ementxe izan dogulako ta daukaulako.

Orixegaitik ditugu gure artean beste lurraldeetan jatorri sustarrak dituenak be ta ez gitxi gure artean, asko geurekotuta ta beste asko geurekatzea gura leukienak beste aldi batzuetan emengoak beste toki batzuetan bertakotzea gura izan ebenen antzera.

Onetan orretan, zer da lurralde batzuetaruntz gizakiok zuzendu izan gaituana?. Geienetan ogibidea. Eta zer da ogibideak sortuarazo izan dituana? Izadia, bizi-giroa, gizakion trebetasuna, lana?. Izadiak berez emon izan didauskuzan egokitasun ta ogibideak lurralde bakoitzean bizi izan oi diranen beartasunak aseteko urriak izan oi dauskuzan egokitasun ta ogibideak lurralde bakoitzean bizi izan oi diranen beartasunak aseteko urriak izan oi dira.

Lanaren inguruan ta lanaren bidez alkarganatzen ta bizimodua gozagarritzen ikasi bear dogu

Izadia bera baño askoz be garrantzitsuaga da Lana. Lana ta lanbideak dira errialdeak aurrera eroan oi dituan burbil ta ardatza. Aurrerapide geienen oñarria ta sustarra lana izan oi da ta Euskadi bera be bizigarritu dabena berton bizi izan geranon ta geranon lana da. Lanaren bidez bertokatu ta baita bertokoa geuretu be izan oi dogu gizakiok munduan gizaldien buruan. Guretarrak kanpora juan izan diranean, Iparamerikan ta baita Andaluzian be ta Kanpotarrak gure artera datozanean.

Lanaren inguruan ta lanaren bidez alkarganatzen ta bizimodua gozagarritzen ikasi bear dogu ta orixegaitik guk ezer baño estimagarriago daukagu lana.

, ,

No comments yet.

Deja un comentario

nueve + 20 =

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies