La conception du droit de propieté en Vasconie continentale sous L’Ancien Regime

05_IURA_VASCONIAE_PORTADA_Fedhav_0Maité Lafourcade, Pau Unibertsitateko irakaslearen artikulua, De Iura Vasconiae aldizkariaren lehenego alean (2004) argitaratutakoa.

 

Euskaldunek, beren lurretan antzinatik kokatuta egonik, lurren gaineko zatitu gabeko jabetzaren erregimena mantendu dute, beren ohiko bizimodua izan den artzaintzari lotuta. Antzinako Erregimena amaitu bitartean, arbasoengandik jasotako lurra bateginda mantendu zuten, jauntxo lokalak -Nafarroakoak batez ere eta Monarkia frantsesa etengabe erasoan aritu arren.

Zatitu gabeko lur hauek parrokietako kide guztien jabetzakoak ziren Lapurdin, herrixka edo bailaratakoenak Nafarroa Beherean, eta herrialde osoarenak Zuberoan. Lur hauen kudeaketa oso demokratikoa izaten zen: parrokietako jauntxoek osaturiko biltzar kapitular batek kudeatzen zituen Lapurdin, herrixka edo bailarako Gorte nagusiak Nafarroa Beherean, eta silviet delakoak Zuberoan, 1730ean desagertu zen arte.

Lur hauen gaineko jabetza familia guztiarena izaten zen, eta denek zeukaten, hil artean, bertan bizi edo egoteko eskubidea. Lur hauek kudeatzeko ardura, berriz, belaunaldi bakoitzeko bikote baten esku egoten zen; hots, seme-alabarik zaharrenak eta bere ezkontideak osatzen zuten bikoteen esku, eta bikote biek (bikote zaharrak eta bikote gazteak) eskubide berberak izaten zituen. Eurena zen familiako kide guztien eta ondarearen gaineko erantzukizuna.

Gainera, ondasun guztiak hurrengo belaunaldiari osotasunean transmititzeko betebeharra zeukaten. Jabetza eskubidearen kontzeptzio honek elkartasun handia pizten zuen jendearen altean, eta guztiek komunitatearen interesa lehenesten zuten beti, Interes indibidual edo partikularren aurrean. Fenomeno hau aztertzea lagungarria gerta dakiguke kooperatibek Euskal Herrian izan duten arrakasta ulertzeko.

PDF: Le droit de propieté en Vasconie continentale…

, , , , , , , , , , , , , , , , ,

No comments yet.

Deja un comentario

15 − cinco =

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies