«Zergaitik ez zan Bizkaiko Legea euskeraz eginik, euskeraz sortuta agertu?»

Lino Akesolok Piarres Lafitteren omenaldiaren liburuan (1983) azaldutakoa:

BATZARRAK, BIZKAIKO FORUAK, GERNIKAKO BATZARRAK ETA EUSKEREA

——————————————-

(…) “Zergaitik Forua euskeraratu bearra edo euskeraratu naia bera? Zergaitik ez zan Bizkaiko Legea euskeraz eginik, euskeraz sortuta agertu? Antzinako bizkaitarrak euren izkuntza ez ete eben aintzat artzen, ezetako baliobakotzat ete euken? Edo beintzat, euren artu-emonetan, euren batzarretan ez ete eutsoezan ateak itxi euren jatorrizko izkuntzari?.

Itaunok askoren gogoetan sortzen eta askoren minetan entzuten diran itaunak dirala uste dot, eta neure eginalean euroi zelanbaiteko erantzuna emon nai neuskioe lantxo onetan.” (…)

(…) “Bizkaiko Forua ez da beren beregi eta beste asmo barik bizkaitarrentzat egina edo idatzia, idatzi bako legepean bizi izan zan Bizkaia luzaro: alkartean erabagitako legepean, oitura utsez eta belaunez belaun gorde eta zaintzen eben legepean. Eta azken baten, lege ori idatzi, zergaitik egin zan, eta norentzat? Batez be, Bizkaiko Jaunaren auzitegietarako, Bizkaian naiz Bizkaitik kanpo, Bizkaiko semeen auziak erabagi bear ebezan lege-gizon eta epaikariak emengo lege, oitura eta eskubideen jakitun ipinteko. Bizkaiko Jauna bera erdaldun, eta erdaldun aren agintepeko epaikariak geienetan, batez be, kanpoerrietakoak. Bizkaiko lege eta bizkaitarren eskubideak arein eskuetan ipinteko, zein izkuntzatara joko eben erderazkora baino?

Bizkaiko legeak, emengotarren eskubideak bertokoen buruetan euskeraz bizi ziran, euskerazko izena eben. Foruan bertan daukagu onen argibidea. Erderaz idatzia izanda be, Foruan itz batzuk euskeraz gelditu dira. Gauza bera ikusten dogu Naparroako Foruan be. Ainbat itz euskera utsean itxi bearra izan eben. Baina, alango baten, oiturazko legeak paperera aldatu bearra ikusi zanean, guztientzat etorri zan ondo liburutan argitaratu eta idatzirik eukitea. Idatzita, legeak sendotasun eta ziurtasun andiagoa artzen eben. Bizkaiko Jaunaren auzietarako preminazkotzat ikusi eben ori, eta premina guztizkotzat erderaz egotea, epaikarien izkuntzan ain zuzen. Bizkaiko Forua erderaz idatzia izatea, ezta olan bapere arritzekoa. Oso ulergarri egiten jaku. Eta eztaigun aiztu Foru-liburuan ez zirala Bizkaiko lege guztiak sartu, liburu orrek eztauala bizkaitarren erri-bizitza guztia artzen, eta gero be oiturazko legetzat jarraitu ebela Bizkaiko lege askok, garrantzirik andienetakoak eurok, esaterako Gernikako Batzarretako gorabera eta aginpidea.

Baina, ain zuzen, Gernikako Batzarretan ez ete zan, bada agertu, Bizkaitarren zabarkeria euren izkuntzaren alderako? Ez ete da egia euskerearen eskubideak batzar nausi areitan zapalduta gelditu zirala, an batzarkide izateko erderea jakin bear zala?” (…)

(…”Batzar-agiriak eztabe askotan zeaztasun edo zertzelada andirik emoten. Baina noizik bein argi-bitartetxo bat isten deuskue. Olangoxe argibitartexoak aurkitzen doguz 1631, 1633, 1688, 1695, 1760, 1762 garren urteetako batzar-agirietan. Erderarik ez ekienen argibiderako, euskeraz azaltzen dira erabagi bear diran gaiak. Erdera ez jakitea ez da eragozpide batzarkide izateko. Gernikako batzarrak nazioarteko batzarren antzeko zirala esan geinke. Erbesteko bat euken buru, Bizkaiko Jaunaren ordezkaria, Korrejidora. Aren aurrean, eta bizkaitarrak eurak be guztiak euskaldun ez izanik, ulergarri da an erdera erabilli bearko zala. Dana ezpazan be, geiena bai. Baina, alan nai olan be, euskerea ez egoan baztertuta, gitxiago galazota. Errejidore erdeldunak ez eben orrenbeste lortu. Bizkaiko semeak be ez eben euren euskalduntasuna orrenbesteraino ukatu.

 

, , ,

No comments yet.

Deja un comentario

doce − 7 =

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies