Ogibide ta askatasuna.

J. Mª Arizmendiarrieta  Uztailla-Abostua 1973

Iñork emotekoari edo egindakoari begira dagona iñoren mende dago, naiz erri edo gizon soil.

Lenago egunean eguneroko ogia izateko diruadianez naiko zan egunean eguneko egitekoari lotu ta jokatzea, baña orain gizonak eta mundua asko aldaturik eta aldatzen dagoz eta eguneroko ogia danok izan al dagikegun aurrez ardurrak artu ta aurrerapidetsu jokatu bearra dago.

Gizakiok adimendun egin ginduanak eta geure adimena dala daukagunik eskuarterik onena jakin dogunok goaz munduari aurrera bultzaka ta mundua aldatu egiten da.

Iñork emotekoari edo egindakoari begira dagona iñoren mende dago, naiz erri edo gizon soil.

Txoritxoak oraindik izan lezakez kantari egunean egunekoari ta inguruan dakusenari begira, baña ez gizonok sasoiz ogibieak eraltzeke, jakite ta ikasteari erreparutik artzeke goraka ta oiuka. Txoritxuek daben askatasunaren lilluraz erriak ezin bizi dakikez.

Gizonok jakituri ta trebetasun gitxi bear dogu kontuan jausi al izateko Euskadin euskotarrentzako ogibideak geuk eratzen ez baditugu ta orretarako zorrotz ta argi jokatzen ez bagenduke gure ondorengoak urte asko baño len lenagoko matxiñadetan ibilli siñeri buruz guk orain esan eta iritxi oi doguna guretaz esango dabe. Lege zarrak maitatzea ez bedi izan atzera begira edo aurrerapideei kokotez bizi izatea.

, ,

No comments yet.

Deja un comentario

diecinueve − 7 =

Leave your opinion here. Please be nice. Your Email address will be kept private.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies